2011-02-25

NI TXIKITAN

   Txikitatik medikua izan nahi izan nuen. Beti haien lanak txundituta uzten ninduen eta nire ustez, ez zegoen lanbide onena. Nik ez nekien nola edo non ikasten zituzten hainbeste gauza baina osagileren bat ezagutzen nuenean pertsonaia magikoa zekakoan nengoen.
    Hori dela eta, eskolako irakasgai gutokoenak ziren gai horrekin zerikusia zutenak, esaterako: Natur Zientziak.
Gogoz ikasten nuen eta gutura. Horrez gain, nire eskuetan
erortzen zen edozein liburu edo aldizkari buru belarri irakurtzen nuen.
     Hala ere, bizitzak guk ezagutzen ez ditugun bideetatik eramaten gaitu nahitaez.
12 urtekin bi gauza aurkitu nituen: bata,  nire odolaren gorrotoaz konturatzea eta bestea, izugarri harritu ninduen irakasle batekin topatzea. Honek Gizarte ematen nien eta  mundu berri bat ezagutzeko aukera eskaini zidan. Beraz, kontuz irakasleekin, batzutan haien eragina gehiegizkoa izaten delako.

3 comentarios:

  1. Ba nik arkitekta izan nahi dut baina oso zaila da. joserra medikua izan nahi zuen ? ze arraroa. nire ustez hobeago zara irakasten sendatzen baino :)

    ResponderEliminar
  2. Bai, niri ere arraro iruditu zait. Baina hemen irakurri dugunez, pertsonak asko aldatu ahal daitezke pertsona batengatik eta momentu batean gelditzen zara pentzatsera eta esaten duzu "Pertsona hori, nire bizitzan garrantzitsua da?" eta horrela hartzen dira erabaki onak, pentsatzen eta ondo aztertuz

    ResponderEliminar
  3. sergiok diona egia da, pertsona batzuk ez dira guk uste dugun modukoak eta gaur oso isila edo tristea den pertsona 10 urte barru oso bizia eta alaia izan daiteke; eta pertsona batek, joserra bezala, txikitan medikua izan nahi zuen eta gaur egun irakaslea da

    ResponderEliminar